Aurkeztu zure hautagaitza

Zilarrezko Barandara

DONOSTIAKO PINTXO DEKALOGOA

Adituen batzordeak osatutako dekalogoak pintxoa gure kultura gastronomikoaren adierazpentzat jotzen du, non produktua nabarmentzen den. Bizpahiru mokadutan jaten den sukaldaritza produktua da,
bai pintxo tradizionalaren formatuan edo miniatura-sukaldaritzarantz egindako eboluzioan, establezimenduan bertan egina.

Ikus pintxoaren dekalogoa

DONOSTIA PINTXO DA

Pintxoa gure nortasuna da. Bi-hiru mokadutan hamarkada ugaritako ohiturak kondentsatzen dituen bereiztasuna da eta goi mailako sukaldaritzako miniatura izateraino garatzen jakin duena.Donostia gastronomi kulturaren sinonimo da eta pintxoak haren espresio egiazkoenak. Produktuaren kalitatea eta ekoizlearen egiten jakiteko gaitasuna freskotasunez beteriko eta etengabeko errotazioa duten barretan gauzatzen dira, bezeroekiko konfidantzazko paktu batean oinarritzen diren eta zerbitzu hobeezina duten establezimenduetan, beti bezala!.


PINTXO BATZUK HARTZEA munduko gastronomia hoberenetariko baten inguruan gure sozializatzeko era informala da. Ahal izanez gero lagunartean establezimendu ezberdinetan barrena bertako espezialitate egin berriak dastatzean datzan bereizgarritasuna da.


Gure pintxoa bertako bizikidetza eta kulturaren sinbolo da. Donostia da.

GURE JENDEA

Donostiako pintxoa ulertzeko, kontuan hartu behar dira pintxoak egiten, asmatzen, mimatzen,…
dituztenak eta, urte askotatik hona, egunero eta goizeko lehen ordutik hasita, barrara gerturatzen direnei kalitatea,
produktua, berrikuntza eta maitasuna eskaintzeko ahalegina egin duten familiak.

Ezagutu itzazu protagonistak.

ZILARREZKO BARANDAK

Establezimendu hauek Zilarrezko Baranda saria jaso dute bertako pintxoen kalitatearengatik eta Donostiako pintxoaren historia, tradizioa eta nortasuna kontserbatzeagatik.

-------------------------------------------------