GURE BARANDEN IBILBIDEA

Establezimendu hauek Zilarrezko Baranda saria jaso dute bertako pintxoen kalitatearengatik eta Donostiako pintxoaren historia, tradizioa eta nortasuna kontserbatzeagatik.

KOKAPENA

Zilarrezko Baranda saria jaso duten establezimendu bakoitzaren kokapen zehatza emango dizugu. Jarraitu tabernen ezinbesteko Ibilbide hau hiriko pintxo onenez gozatu ahal izateko.

ZILARREZKO BARANDAK

Establezimendu hauek Zilarrezko Baranda saria jaso dute bertako pintxoen kalitatearengatik eta Donostiako pintxoaren historia, tradizioa eta nortasuna kontserbatzeagatik.

ABAKANDO
Estilo handiko taberna abangoardista; jangela bigarren altueran du, eta itsaskietan espezializatua da. Saldu ere egiten dituzte.

AGUSTIN
Urdai azpiko eta gazta tostadetan espezializatua. Halaber, pintxo hotz eta bero aukera handia.

AITZGORRI
Umiltasuna, lana eta kalitatea; helburu bakarra bezeroek tarte atsegin bat igarotzea otordu eder batekin.

A FUEGO NEGRO
Biniloen karatulekin eta plater koloretsuekin dekoratuta aurkitzen dira pintxo abangoardisten lokal moderno honetako hormak.
ALAI
Etxeko pintxoen aukera handia, mimo handiarekin eginak. Espezialitatea: mairutar pintxoak eta tortillak.

ANTONIO
EUSKAL SUKALDARITZAREN zapore bikaina, sormen ukituarekin eta uzta onenetako ardoak.
ARATZ
Eguneko menu ezberdinak eta euskal sukaldaritza tradizionalaren karta, ukitu berritzaileekin. Terrazadun taberna.
BERGARA
Pintxoen sarien ibilbide luzea du ("Txalupa", "Udaberri", "Itxaso"), eta berritzen eta bezeroei pintxo berriak eskaintzen jarraitzen du.
BERNARDINA
Amaya Arzallusek eta Coro Beristainek, haien etxearen anfitrioiek, azken xehetasuneraino zaintzen dute giroa beroa eta abegitsua izan dadin.
BIARRITZ
Taberna jatetxea da, eta ingurune ezin hobean dago. Bertan, menu, karta eta pintxo ugari dastatu ahal izango dira.
BORDABERRI
Euskal Herriko eta Kataluniako sukaldaritza. Zaporearekiko grina eta errespetua pintxo gozoetan; "unean egindako pintxoak" jankideen atseginerako.

BODEGA DONOSTIARRA
Modu tradizionalean, errazean eta osasungarrian prestatzen dugu janaria, prozesu luzerik gabe.
EDER
Kalitatea pintxoen barran eta plater konbinatuetan, eta postre gozo-gozoak. Adeitasuna eta profesionaltasuna.
ETXARRI
Ezinbesteko lekua lehen mailako kalitateko pintxoekin. Espezialitatea: platerak eta entsaladak garagardo on baten laguntzarekin.
GAMBARA
Taberna-erretegi landatar familiarra. Pintxoen barra oparoa eta garaiko espezialitateen karta.

GANDARIAS
Jatetxe abegitsua euskal gastronomia tradizional onenaz gozatzeko. Gure lurraldeko produktuak erabiltzen ditugu.

GORRITI
Ohiko pintxoen barra tradizionala eta betea lokal klasiko eta xumean. Hormetan, euskal probintziako argazkiak.
HAIZEA
Txoko argitsua estetika klasiko eta dekorazio-motibo denboraz kanpokoekin. Sormen pintxoak zerbitzatzen dituzte.
HIDALGO 56
Arrainak, haragiak eta odolki-sumendia bezalako sormen-pintxoak. Barra eta terraza dituen jatetxe goxoa.
ITURRIOZ
Kalitatea, gustu ona eta tratu aparta. Erreferentziazko lokala miniaturako gastronomiaz hitz egiterakoan.
KIKI
1989etik, tradizioa eta modernotasuna ezkontzen ditu bere bezeroen etxe eta pasadizo askoren aterpe bihurtutako lokal honetan.
LA CEPA
Ezinbestekoa Donostiako jendearentzat eta hiria bisitatzera datozenentzat. Nortasuna eta betikoen esentzia osorik mantentzen duen espazioa.
LA ESPIGA
Txuletoia, antxoak, nahierako platerak eta pintxoen barra, pintxoen taberna klasikoan terraza txiki eta guzti.
LA MOROTXITA
Leku bikaina pintxo eta entsalada gozoekin. Musika ona, kontzertuak terrazan; oso atsegina.
LA TABERNA DE BLAS
Behi tartarra, atzeko solomoko txuleta, mokorreko xerra edo zangarra etxearen zenbait espezialitate dira.
LA VIÑA
Gure bezeroarekiko zerbitzua eta errespetua. Etxeko sukaldaritza tradizionala, lehen mailako kalitateko lehengaietan oinarritua.
MARTINEZ
75 urtetik gorako historiadun klasikoa. 1942ko maiatzaren 13an inauguratu zuten Manuel Martínezek eta Juliana Gilek.
MATALAUVA
Proiektu berritzailea, Gros auzoan. Orburuen eta kokotxen errezeta bikainak terraza handitik.
MESÓN MARTIN
Pintxoen barra, jangela eta terraza dituen jatetxea; euskal platerak eta plater espainiarrak berrikuntza-ukituarekin.
OLIYOS
Sukaldaritza tradizionala, askotariko pintxo hotzak eta beroak; hala nola, patata-tortilla edo atun eta arrautza gortuarekin egindako bola.
PACO BUENO
Donostiako Kale Nagusiko klasikoenetarikoa. Espezialitatea: ganba gabardina erara, txibiak eta patata-tortilla.
SAYOA
Egia auzoko klasikoa. Primerako pintxoak, errazioak eta ogitartekoak, arreta eta zerbitzu oso profesionalarekin.
SPORT
Kirol-giroko lokala, itsas munduko horma-irudiekin apaindua. Foie-an espezializatutako pintxoak.
TXALOTA
Aukera eta kalitate handia ohiko pintxoetan: ganba-brotxeta, muturrak, txibiak, patata-tortilla edo muskuiluak.
TXEPETXA
Txepetxa familia-ondarea da; hiru belaunaldiren artean 118 urtetik gorako esperientzia batzen dute ostalaritzan.
UDANE
Klasikoetariko bat Amara auzoan. Espezialitatea: barrengorri beteak, legatza arrautzeztatua edo tripakiak.
UROLA
Donostiako Alde Zaharreko jatetxe historikoa, 1956. urtean sortua, 2012ko udaz geroztik Pablo Loureiro Rodilek zuzentzen duena.
CASA VALLES
1942an sortutako jatetxea. Espezialitatea: solomoa eta Jabugo urdaiazpikoa, babarrunak, eta haragia eta arraina txingarretan erreta.
ZAZPI
Gastro-taberna, giro abegitsu, argitsu eta lasaiarekin, bai pintxo bat jateko, ardo bat hartzeko edo bazkaltzeko, tratu eraginkor eta atseginean.