Tel: 943 48 28 00
Email: info@donostiadepintxos.eus
Villa Yeyette
Paseo Zubiaurre, 84 | 20.015 Donostia-San Sebastián
Miniatura-sukaldaritza, herritarren artean “pintxo” izenez ezagutzen dena, Donostiako ekonomia eta enplegu garapenaren eragile nagusietakoa da. Ostalaritza-establezimenduek hiriaren dinamismoaren alde egiten duten ekarpena aitortzeko, Pintxoaren Institutuak, Ekonomia Sustatzeko zinegotzigoarekin (Donostiako Sustapena), Donostia Turismoarekin eta BasqueTourrekin lankidetzan, Donostia 2020 Pintxo Gala sustatzen du. Ekitaldi horretan, Pintxoaren Dekalogoan ezarritako baldintzak betetzen dituzten tabernak aintzatetsiko dira datorren apirilaren 29tan
Zure establezimenduak Zilarrezko Baranda bat merezi duela uste baduzu, hautagaitza bidali behar diguzu, epaimahai aditu batek era anonimoan zure taberna bisita dezan. Horretarako, atxikitako inprimakia bete beharko duzu.
Gure pintxoaren arima miniaturazko sukaldaritza da. Bi edo hiru mokaduk zaporez, ñabarduraz eta testuraz betetako mundua kondentsatzen dute.
Donostiako pintxoa errespetatzen duen establezimendu batek bere sukaldean egiten du, eskuz, prestatutako langileekin, tradiziozko jakintzari jarraituz.
Donostiako pintxoa nabarmena da bere sormenagatik eta etengabeko eboluzioagatik. Beti dago abangoardian, bost zentzumenekin gozatzeko istorio gastronomiko berriak sortzeko.
Pintxoak balioa ematen dio establezimenduaren berezitasunari eta nortasunari, hura benetako egiten duenari, eta Donostiako eskaintza gastronomikoa aberasten du.
Pintxoak jatera joatearen intentsitate gorena etengabe errotazioan dagoen barra fresko baten aurrean lortzen da. Pintxo beroak eta frijituak, momentuan eginak.
Donostiako pintxoak produktu freskoaren, hurbilekoaren eta sasoikoaren kalitatearen aldeko apustua egiten du, ekoizlearekiko errespetuzko eta konfiantzazko akordio batekin.
Garbitasuna, ordena, bermatutako elikadura segurtasuna, arreta atsegina, errespetuzkoa eta zerbitzu azkarra eta aditua. Horiek dira gure eskaintzaren osagaietako batzuk.
Donostiako pintxoak kalitate-prezio harreman egokia eta koherentea eskaintzen du, eta argi eta garbi azaltzen du prezioen eta edarien zerrenda. Erabilitako osagaien berri ere ematen du.
Gure pintxoaren berezitasuna, gainera, hura jateko modua da. Susta dezagun, guztien artean, establezimenduen ibilbidea eta barrako kontsumoa. Kobrantza, hobeto zerbitzua amaitzean bada.
Donostiako pintxoa gure nortasunaren parte da, eta hainbat hamarkadako tradizio bat gordetzen duen altxor txiki bat da. Harekin paisaia dastatzen da, eta inguruan topagune bat sortzen du, elkarbizitzarako lekua, euskararen adierazpen plaza ezin hobea. On egin!